Aktiboek bermatutako tituluak (ingelesez, asset-backed security) bonu bilakatutako finantza aktiboak dira. Kapital falta duten bankuek maileguak pilatu eta bono bihurtzeko bidea da. Bonu horiek Europako Banku Zentralak erosiko ditu eta, horri esker, likidazio-arazoak zituzten bankuek mailegu berriak emateko aukera izango dute[1].